Innovaliak, Metromeet, Industrial Dimentsional Metrologiari buruzko Nazioarteko Konferentzia, antolatzen du
Metromeet, Industrial dimentsional metrologiari buruzko Nazioarteko konferentzia, Bilbon ospatuko da otsailaren 24,25 eta 26-an
Bizkaiko Parke Teknologikoaren kide gisa, Innovaliak, hiru egunetan zehar iraungo duen biltzarra antolatuko du, bertan, sektoreko nazioarteko enpresetako ordezkariek, produktuen kalitatea eta ekoizpen eraginkortasuna nola hobetu dezaketen, erakutsiko dute.
Era berean, ekitaldi honetan, automozio munduan dirauten azken joerak ikusiko ditugu, eta nola metrologiari buruzko abantailak, enpresa eta Euskal Industria 4.0 garapenerako laguntzen duten.
Bilboko Euskalduna Jauregiak hamabigarren aldiz Metromeet konferentziari ongietorria emango dio, otsailaren 24 eta 25an. Bi egun hauetan zehar, teknologia eta bere garapenei buruz informatuko da, hazkunde handiak kontutan hartuz. Horretaz gain, garapen digital eta optiko berriaren inguruko azken berriak partekatuko dira, eta metrologia eta 3D inprimatze arteko harremanetan sortzen diren aukerak azpimarratuko dituzte, Europako eta nazioarteko estandar berriak aztertuz.
Baina hori ez da guztia. Metromeet konferentziak, edizio berri honetan, motorraren munduari buruzko eguna eskainiko du. Otsailaren 26an, goizean zehar, Errioxako bodega batera mugituko da automozio munduaren azken joerei buruz hitz egiteko asmoz, ACICAE esperientzia kontuan hartuz. Azkenik, sektorean prestakuntza beharrak eta txapa, plastiko eta motorraren osagai alorretan, metrologi konponbide zehatzak aztertuko dituzte.
Hiru egunetan zehar, networking oso interesgarria antolatuko da metrologiaren munduko profesionalekin eta Renishaw, FARO, GE, FraunhoferIPT, LNE edo Frost & Sullivan bezalako enpresen nazioarteko ordezkariekin. Aldi berean, hainbat unibertsitate eta beste zentro bikainetako artean ere harremanak landu egingo dira..
Hitzaldiaren programa webgune ofizialean eskuragarri dago http://www.metromeet.org/programa eta beherapen handiak eskaintzen ditu.