Interes Publikoko Zerbitzugunearen Garapena (kirol, merkataritza, gizarte ekipamendua)

Araba

Arabako Teknologi Parkeak martxan jarri du interes publiko eta soziala duen zerbitzugunea garatzeko proiektua. Partzelaren xedea gizarte, merkataritza eta kirol ekipamendua jartzea da, eta proiektuaren lehen fasean erabiltzaile nagusien eskaerei egokituko zaizkien erabilera eta zerbitzu moten azterketa landuko da.

Proiektuaren parte gisa, zenbait elkarrizketa eta inkesta egingo dira etorkizuneko zerbitzuen erabiltzaile nagusiekin, eta horien artean daude, nahitaez, Parkeko langileak eta haien iritzia gakoa da.

Azterketaren garapena egiteko Append Investigación de Mercados etxearen laguntza izango da, enpresa kontsultore hori espezialista da azterketa soziologikoak eta merkatu-azterketak egiten. Datozen egunotan Append-eko teknikariak harremanetan jarriko dira enpresekin azterketari buruz informazio gehiago biltzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk