Interneteko segurtasunaz hitz egiteko, nor hoberik munduko hacker ohi ospetsuenetako bat baino?

Gipuzkoa

Interneteko eraso arruntenak: iruzurra jasateko arriskuan al gaude?

 

Galdera honi erantzungo dio martxoaren 18an, ostegunez, hacker “ospetsua” izan den eta gaur egun segurtasuneko aditua den Kevin Mitnickek, Enpresa Digitalak antolatuta Donostiako Parke Teknologikoko Eraikin Nagusian egingo den jardunaldian.

Interneteko segurtasuna etengabe aldatzen ari den errealitatea da, baita, aldi berean, erabiltzaile mota ororentzako kezka ere; partikularrentzat, enpresentzat zein erakundeentzat. Eraso informatikoen munduan kontzeptu berri bat ari da gorpuzten: “gizarte ingeniaritza”, segurtasun korporatiboaren giza elementuari heltzen dion eraso mota oso eraginkorra.

Mitnickek ibilbide luzea egin du hacker gisa, hainbat aldiz atxilotu eta kartzelaratu izan dute, eta gai izan da AEBetako ordenagailu seguruenetakoak burlatzeko. Hori guztia oinarri eta berme gisa hartuta, Mitnicken esanetan, gerta daiteke soilik segurtasun teknologien menpe egotea behar bezain eraginkorra ez izatea gero eta ohikoagoak diren giza faktorean oinarrituriko erasoen aurrean. Eraso hauetan norbaitek jendea konbentzitzen du, askotan, erabiltzaileen sineskortasunaz edo konfiantzaz baliatuz, ordenagailuetara sartu ahal izateko informazio baliagarria edo informazio sentikorra lortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk