ITP Taldeak 300.000 hodi aeronautiko baino gehiago salduko dizkio Rolls-Royce etxeari, bost urtean

Bizkaia

ITP Taldeak, ITP Externals filialaren bitartez, Rolls-Royce etxearen motor ezberdinentzako hodien hornikuntza-kontratua berritzeko akordioa lortu du datozen bost urteetarako.

ZAMUDIO_FA0194Akordio honek 2008ko apirilean, kontratuaren lehenengo etapan, hasitako hornikuntzari jarraitutasuna ematen dio, motor familia berarentzako hornikuntzarekin jarraituz eta belaunaldi berriko motorrentzako hodiak gehituz; motor horien salmentak gora egingo duela aurreikusten da.

Kontratuaren berritze hori posible egiten lagundu du, besteak beste, azkeneko hilabeteetan entregan eta kalitatean lortutako maila onak. Berriki, Rolls-Royce etxeak aplikatutako irizpideen arabera, class leading maila lortu du entregatan ITAk (Zamudioko – Espainia- eta Queretaroko – Mexiko – lantegiak). Akordio honi esker, urtean 60.000-70.000 hodi salduko dira, datorren bosturtekoan.

ITP Taldearen estrategia

Rolls-Royce-ekin hitzarmena berritu izana Externals negozioa garatzeko ITP Taldearen estrategiaren emaitza da; motorraren inguruko eta bulkadarik sortzen ez duten elementu guztiak, hala nola, hodiak, kableak, euskarriak, konektoreak, eramaileak eta osagarriak. Berriki filial berria ezarri du, ITP Externals, eta ITP da akziodun bakarra. Filial horretan sartzen dira taldearen filialen ingeniaritza eta fabrikazioko produktu horretarako gaitasun guztiak (Ingeniaritza, Madril eta Zamudioko zentroetan, ITA, ITA Mexiko eta Reginson India); guztira, 450 langile baino gehiago ditu, Amerikan, Europan eta Asian.

Proiektu honen arrakasta ITP Externals filialak lana eraginkortasunez egiteko daukan gaitasunean datza, hornikuntza-katearen erantzuna barne, funtsezkoa baita produktu mota honetan. Lehiakortasunari eta zerbitzuaren eta kalitatearen mailari eustea da erronka, lan-kargari eustea eta potentzialki gehitzea lortzeko.

Adierazitako eskabideak Rolls-Royce eta ITP Externals enpresen lantalde operatiboen, plangintzako eta logistikako lantaldeen arteko koordinazio on bat eskatuko du, entregak garaiz egitea ziurtatuz, muntaiako edo konponketako lineetan gerta litekeen edozein eragin saihesteko.

Piezen portfolioaren %10 bat motor estandar berrientzako diseinu berriko hodiak dira; Rolls-Royce etxeak malgutasun-maila handia eta erantzun azkarra espero ditu, motor berrien zertifikazioa edo aldaketak entseguko eta zertifikazioko planetan jasotako epe laburretan egiten laguntzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk