ITP Taldeak bere emaitzak %22 handitu zituen 2012an
- 2012an ITP Taldeak 71 milioi euroko mozkinak izan zituen zergen ondoren, hau da, %22 gehiago aurreko ekitaldiarekin alderatuta. I+Gn egindako inbertsioa 55 milioi eurotara heldu zen, %10,45eko hazkundearekin aurreko urteari dagokionez.
ITP Taldearen emaitza bateratuak 71 milioi eurokoak izan ziren 2012an, aurreko urtean baino %22 gehiago, nahiz eta I+Gn gehiago inbertitu eta defentsa-programen kostuak areagotzearen ondorioz hornidurak zuzkitu. Negozio-zifraren zenbateko garbia 581 milioi eurokoa izan zen, hots, %12,1 handiagoa.
Bestalde, EBITDA adierazlea 94 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino %10,9 gutxiago. 2012an IPTk guztira 77,3 milioi euro inbertitu zituen eta horien artetik 55 milioi I+Gra bideratu ziren. Beraz, atal horri dagokionez inbertsioek %10,45 gora egin zuten 2011. urtearekin erkatuz gero.