Itziar Epalza, APTEko presidenteordea

Araba

Euskal Teknologia Parkeetako presidente Itziar Epalza izendatu dute APTEko presidenteorde (Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea), asteon Malagan egin den azken batzarrean

IMG_0682Estatuan ezarri ziren lehenengo 6 teknologia-parkeek −Bizkaikoa izan zen sortzen lehena− sortu zuten irabazi asmorik gabeko elkartea 1989an. Elkarlanaren bidez zientzia- eta teknologia-parkeak bultzatzea eta hedatzea da APTEren helburu nagusia, produkzio-jarduera berritzea eta dibertsifikatzea, baita aurrerapen teknologikoari eta garapen ekonomikoari bide ematea ere.

Egun 66 kide ditu elkarteak Estatu osoan. Horietatik 49 bazkideak dira, alegia, erabat operatibo daude; 14 afiliatuak dira eta garapen bidean daude; kolaboratzaile bat dago, eta, azkenik, ohorezko bazkide bi. 2015aren amaieran 7.736 enpresa zeuden parke horietan eta, guztira, 24.427 milioi euro fakturatu zituzten. 158.950 langile baino gehiagok dihardute APTEko kide diren parkeetan, zeintzuetatik 31.243 I+Gn ari dira.

Parke Zientifiko, Teknologiko eta Berrikuntza Arloen Nazioarteko Elkarteko (IASP) kide ere bada APTE.

Partekatu

Beste berri batzuk