Itzuli dira Gipuzkoako Parkera “Miramongo Matinéeak” Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin

Gipuzkoa

Larunbat honetan, apirilaren 21ean, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean duen egoitzan hitzordu musikala egingo dute Arli du Dapri-ren kontzertuarekin. Arli du Dapri-ren Bi bioladun boskoteak kontzertua izango da entzungai

Lehen aldiz, Orkestraren egoitzan, musika partitura digitalekin interpretatuko dute. Euskadiko Orkestrak Gipuzkoako Parkean kokatuta dagoen beste enpresa batekin, Blackbinder-ekin, abian jarritako elkarlanari esker egingo da hori

ArliduDapri2 (002)Larunbatean, apirilaren 21ean, goizeko 11:00etan itzuliko dira Miramongo Matinéeak. Sasoiko hamahirugarren hitzordua izango da eta Arli du Dapriren Bi bioladun boskoteak izeneko kontzertua eskainiko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikari hauek: Nathalie Dabadie (biolina), Delphine Dupuy (biola), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Irene Echeveste (biolina) eta Estibaliz Ponce. Talde horrek hari-instrumentuetarako Michael Haydn eta Johannes Brahms-en boskoteak eskainiko ditu.

PARTITURA DIGITALAK

Oraingoan, gainera, kontzertu berezia izango da; izan ere, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan lehen aldiz, musika partitura digitalekin joko dute. Mugimendu arinaren bidez, tablet elektroniko batean, partiturak musika-konposizioaren erritmoaren arabera egingo du aurrera eta, hala, musikariak ez du orrialdea pasatu beharko. Ondorioz, partitura musikarira egokituko da, eta ez alderantziz. Esperientzia berezi hori beren egoitzak  Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean dauden Okestraren eta Blackbinderren arteko lankidetzari esker egingo da. Blackbinder mundu mailako proiekzioa duen Euskadiko enpresa da eta teknologia berritzaile hori patentatu du.

Sarrera solteak (7€) salgai daude sarrerak. www.euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, leku librerik geratuko balitz, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan eros ahal izango lirateke kontzertuaren egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio bertaratu nahi duen orori. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Partekatu

Beste berri batzuk