José Manuel Luciok Iñaki Arriola ordezkatuko du AR Racking-eko buruzagitzan
José M. Luciok Iñaki Arriola ordezkatuko du karguan, azken hamar urteetan AR Racking-eko buru izan dena
José M. Luciok, EMEA merkatuetako biltegiratze-soluzio konbentzionalen egungo zuzendari komertzialak, hartu du zuzendaritza, AR Racking-en zazpi urteko ibilbidearen ondoren
Jose Manuel Luciok, orain arte EMEA merkatuetarako biltegiratze-soluzio konbentzionalen Merkataritza Zuzendari kargua betetzen zuenak, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera AR Racking-eko Zuzendari Gerentearen postua hartu du Iñaki Arriola ordezkatuz, 2022 honen amaieran enpresa utziko duena.
José M. Lucio duela 7 urte hasi zen AR Racking-en eta zuzendaritza mailako hainbat kargu izan ditu. 2021ean biltegiratze-soluzio konbentzionalen EMEA eskualdeko Zuzendari Komertziala izan da, Urte horren hasierara arte, arrakastaz aritu zen Espainia, Portugal eta Italiarako Zuzendari Komertzialean. Ibilbide profesional sendo eta gorakorraren ondoren, José M. Luciok hartuko du bere gain AR Racking-eko gerentzia 2022. urtearen hasieratik eta Iñaki Arriola ordezkatuko du enpresaren buruzagitzan. Arriolak gerentzia lanetan laguntzen arituko da bitartean urtearen amaieran enpresa erabat utzi arte.
Azken urteotan, AR Racking modu sendo eta iraunkorrean hazi da, eta biltegiratze industrialeko soluzioen sektorean nazioko eta nazioarteko eragile nagusietako bat bilakatu da.