Korrosioaren eta bakterioen aurkako ezaugarriak dituzten pigmentu adimendunak garatu dituzte

Gipuzkoa

IK4-Tekniker zentro teknologikoak, kolorea ez ezik korrosioaren eta bakterioen aurkako eta erregulazio termikoko propietateak eskaintzen dituzten pigmentu adimendunak diseinatzeko europar proiektu baten zerbitzuan jarri du bere ezagutza osoa.

pigmentosIK4-Tekniker dugu Nanopigmy europar ekimenaren koordinatzaile zientifikoa. Proiektu honen bidez, kolorea ez ezik funtzionaltasun gehigarriak ere eskaintzen dituzten pigmentuak garatu ahal izan dira, mantentze-lanen kostuak murriztuz eta eraikuntza eta automobilgintza bezalako sektoreen energia-eraginkortasuna hobetuz.

Zentro teknologikoa pigmentuei molekulak eta nanoestaldurak gaineratzeaz arduratu da, korrosioaren eta bakterioen aurkako propietateak lortzeko, onddoen ugaltzea saihesteko, fatxadetako autogarbiketa-propietateak erdiesteko eta are beroa biltegiratu eta erregulatzaile termiko gisa funtzionatzeko.

Miren Blanco ikertzaileak ziurtatu duenez, pigmentuak hainbat aplikaziotan probatu dira, eta plastikoei, zementuei nahiz pinturei gainera dakizkieke, “merkatu desberdinetara iristeko aukera ere erraztuz”.

“Autogarbitzeko eta eraikinetako fatxadetan beroa biltegiratzeko ahalmena duten pigmentu hauen erabilerak gogoan hartzeko moduko aurrezkia ekar dezake mantentze-lanetan eta energia-kontsumoan, produktuaren truk ordaindutakoa berdinduz eta dexente gaindituz”, adierazi du Blancok.

Partekatu

Beste berri batzuk