Laino publikoak baztertua utzi du enpresetako data center-a
Datuen kudeaketa- eta zaintza-eredu berri horrekin heldu dira konta ezin ahala berrikuntza eta kostu-aurrezki aukera
Laino publikoa baliatuz, Real Madrid taldea bere 450 milioi zaleei fakturatzen hasi zen, “ordura arte haietatik euro bat ere ateratzen ez zuen arren”, esan du Microsofteko Diego Gómezek
Enpresek euren ekipoetan, hots, data center direlakoetan, egin izan dute orain arte datuen kudeaketa eta zaintza. Baina urte batzuetatik hona, laino publikoa sartu denetik, eredua aldatzen ari da, laino publikoak aukera ematen duelako ekipo horien mantenimenduaz “ahazteko”, eta gainera konta ezin ahala aukera eskaintzen dituelako berrikuntzarako eta kostuak aurrezteko. Arabako Teknologi Parkeak antolatutako jardunaldi batek kudeaketa eredu berri hori aztertu du.
Jardunaldira ezin izan bazinen joan, dokumentazioan lortu zaitezke hurrengo loturan