Lan-arriskuen prebentzioari buruzko doako formazio-hitzaldiak, Donostiako Teknologi Parkean

Gipuzkoa

Datorren asteazkenean, martxoak 21, igandera arte, hilak 25, OSALANek (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea) lan-arloan prebentzio-kontzientziazioari buruzko formazio-hitzaldi batzuk eskeiniko ditu, langileei, bitarteko arduradunei, enpresariei eta autonomoei zuzenduta.

Urrian martxan jarritako sentsibilizazio-egitasmoa da eta arrakasta handia izan du enpresen eta partaideen artean gaiak oso interesgarriak direlako.

Hitzaldiak, 50 minutukoak, Teknologi Parkean kokatuko den ikasgela mugikor batean eskeiniko dituzte lan-arriskuen prebentziorako teknikariek eta doakoak izango dira, aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa bada ere.

Zehatz-mehatz, Miramonen ondorengo hitzaldiak eskeiniko dira:

  • Bulegoari buruzko berariazko hitzaldia: asteazkenean, 21ean, 10,00etan; ostegunean, 22an, 14,00etan eta ostiralean, 23an, 10,00etan eta 14,00etan.
  • Substantzia toxikoei buruzko hitzaldia: ostegunean, 22an, eta ostiralean, 23an, 9,00etan.
  • Neke fisiko eta mentalari buruzko eta lan-atsekabeari buruzko hitzaldia: asteazkenean, 21ean, 9,00etan.
  • Maila desberdinetako kolpeak, ebakiak eta erorketei buruzko hitzaldia: asteazkenean, 21ean, 11,00etan.
  • Enpresan prebentzioa sartzeko hitzaldia: asteazkenean, 21ean, 14,00etan.
  • Kontaktu elektrikoei buruzko hitzaldia: ostegunean, 22an, 10,00etan.
  • Taldeko babesari buruzko eta istripu kasuetan jarraitu beharreko prozedurari buruzko hitzaldia: ostiralean, 23an, 11,00etan.
  • Leherketak eta suteei buruzko hitzaldia: ostiralean, 23an, 12,00etan.

Dena den, ordutegi hauetatik kanpo hitzaldiak jasotzeko aukera izango da ikasgela mugikorra Teknologi Parkean izango delako asteazkenetik asteartera arte, 9,00etatik 12,00etara eta 14,00etatik 17,00etara.

Informazio gehiagorako deitu 902 060 008 ra. 9,00etatik 14,00etara. Eta webgunean: www.aulamovil-prl.com

Partekatu

Beste berri batzuk