Landa-guneetako emakumeak, Barnetegi Teknologiko berri bateko protagonistak

Hazi-k eta SPRIk IKT&EKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak & Emozioaren eta Kooperazioaren Teknologiak) proiektu berri baterako egokitu dute Barnetegiaren eredu estandarra. Eredu berri horren helburua da motibazioa ematea landa-guneetako emakumeei beren eguneroko bizitzara eraman ditzaten aurrerapen teknologiko berriak. Barnetegia Villa de Laguardian Hotelean egingo da, ekainaren 18tik 19ra.

Gobierno Vasco, 2012/06/18

SPRI Taldeak -Euskadiko enpresa sareari laguntzeko eratutako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sozietate publikoko multzo nagusia- eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Landa-guneetako Emakumeen Batzordearen bitartez abiarazi du lehenbiziko IKT&EKT Barnetegia (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak & Emozioaren eta Kooperazioaren Teknologiak), helburu honekin: teknologia eta zerbitzu horiek landa-guneetako emakumeei hurbildu, ezagutarazi eta esperimentaraztea, gutxitan erabiltzen dituztelako eta ez dituztelako ezagutzen eskaintzen dizkieten aukera guztiak. Barnetegia ekainaren 18 eta 19an izango da Villa de Laguardia hotelean.

SPRIk diseinatutako Barnetegi Teknologikoaren espirituari eutsiz, erabaki da IKTak (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) ezagutarazi eta erabiltzeko aukera emateaz gain, baita ere ezagutzera ematea EKTak (Emozioaren eta Kooperazioaren Teknologiak) eta teknologia mota biak elkarturik IKT&EKT Barnetegiak sortzea. EKT izeneko teknologiak jakintza faboratzen duten teknologiak dira, trebakuntza emozionala bideratzen dutenak eta garapen pertsonala, profesionala eta ingurune batzuetako lankidetza bultzatzen duten gaitasun sozioemozionalak garatzen laguntzen dutenak, EKT izeneko teknologiak jakintza  faboratzen duten teknologiak dira, trebakuntza emozionala bideratzen dutenak eta garapen pertsonala, profesionala eta ingurune batzuetako lankidetza bultzatzen duten gaitasun sozioemozionalak garatzen laguntzen dutenak. Innobasqueko Adimen Emozionaleko Partzuergoak sortu du kontzeptu hori.

Barnetegi hau ekainaren 18 eta 19an egingo da Biasterin (Araban) eta landa-guneetako emakumeentzat izango da. Komunikatzeko eta harremantzeko aukera berriak eskaintzen dizkieten teknologia berri horiek erabiltzen hasi nahi duten landa-guneetako emakumeentzat pentsatuta dago barnetegia. Helburua da teknologia horiek lagungarri gerta dakizkiela beren jarduera profesionalean, beren eguneroko zereginetan eta beren interes pertsonalak lantzeko.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren bitartez prestatutako Barnetegi Teknologikoaren Egitaraua 2009an sortu zen eta bere asmoa da barnetegi bakoitzeko 12 partaideri biziaraztea IKTek dituzten abantailak. Horretarako, 24 orduz murgilarazten dira teknologia horietan; ingurune isolatu batean elkartzen dira, beren eguneroko zereginetatik urrun, ikasketa prozesua errazteko.

Gaur arte Industria Sailak 237 Barnetegi antolatu ditu 2455 partaiderekin, 756 enpresa eta erakundetatik helduak. Aipagarria da parte-hartzaileen %20k —511 profesionalek— bizirik mantentzen dutela Barnetegiko partaideentzat sortutako foroarekiko lokarri digitala eta Lindekin-en bitartez jarraitzen dutela elkarrekin harremanetan eta informazioa trukatzen.