Lankidetza-hitzarmena izenpetu dute Tecnun-ek eta Indar-ek
Indar-ek eta Tecnun-ek (Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola) sinatutako lankidetza-akordioaren bidez, enpresa-praktikak egiteko aukera izango dute ikasleek. Hori guztia Unibertsitatea-Enpresa programaren esparruan, Nafarroako Unibertsitateak Donostian duen campus teknologikoak bultzatuta
Indar-eko zuzendari nagusi Pedro María Pagolak eta Tecnun-go zuzendari Raúl Antónek izenpetutako aliantzari esker, ikasleek praktikak eta gradu zein master amaierako lanak egin ahalko dituzte motor, sorgailu eta transformadore elektrikoetan espezialista den enpresan.
Hitzarmenean adostutakoaren arabera, Tecnun-eko ikasleen prestakuntzan ere parte hartuko dute Indar Electric-eko profesionalek. Batetik, mintegiak emango dizkiete ikasgaien barruan, eta, bestetik, ikasleak bisitak egin ahalko dituzte enpresaren instalazioak eta produkzio-plantak ezagutzeko.