Lantek-ek hitzarmen bat sinatu du DANOBATGROUP enpresarekin munduan bere softwarea erabil dezaten bobinako laser bidez ebakitzeko
Lantek-ek kolaborazio hitzarmena sinatu du DANOBATGROUP enpresarekin, haren Sheet Metal atalarekin bereziki -ebaki, trokelatu eta tolestu-, bere softwarea integratzeko bobinako laser bidezko ebaketarako
25 urtez izandako lankidetza medio, bi erakundeek hartutako konpromisoak sendotu egiten du duten posizioa sektore berrientzat aplikatzerakoan.
Lankidetza horretatik abiatuta, DANOBAT Sheet Metal-en bezeroek gehituko dute Lantek-en softwarea bobinako laser bidezko ebaketako makinetan eta gainerakoetan. Era berean, bulego sare zabala, zerbitzu teknikoa eta kualifikatutako banaketa bideak izango ditu eskueran, Lantek-ek munduan zehar ditu eta. Metalaren sektorean duen esperientziari esker, azken bezeroek prozesuak optimizatuko dituzte eta etekin gehiena aterako makinarian eta softwarean egindako inbertsioetan.
DANOBAT Sheet Metal DANOBATGROUP taldeko dibisioa da, eta metala eraldatzeko teknologia garatzen, fabrikatzen eta banatzen espezializatua dago. Egoitza Elgoibarren (Gipuzkoa) du eta 50 urteko esperientzia baino gehiago duen sektoreko enpresa entzutetsua da. Bere makinek txapa eraldatzeko prozesu guztiak biltzen ditu, lehengaitik amaitutako produktura arte, azken belaunaldiko softwarea barne. Alderdi horretan jarri du arreta Lantek-ekin sinatutako akordioak.
Juan José Colásen hitzetan, Lantek-eko merkatu eta marketin zuzendaria, “DANOBATGROUP taldearekin egindako akordio honi esker, gure soluzio aurreratuenak eta gaitasunak eskaini diezaiekegu bezero-sare zabalago bati, munduan erreferentzia den enpresa batekin lan eginda”.
DANOBAT Sheet Metal-ek beti izan du azken belaunaldiko teknologia, duen esperientziari eta berrikuntzaren alde egiten duen etengabeko apustuari esker bere ikerketa eta garapen zentroan. Hemendik aurrera Lantek-en know how izango du eskura: CAD/CAM/MES/ERP software soluzioetan lehena munduan ebaketa teknologien bidez txapa zatiak, tutuak eta profilak produzitzeko metalaren sektoreko enpresentzat.
Hitzarmen berria Lantek-en politika berriaren baitan kokatzen da mundu osoko partnerekin lankidetza sustatzeko eta errazteko. “Lantek-en hazkunde jasangarria lankidetzan oinarritzen da; gure ezaugarri nagusietako bat. Partnerekin egindako hitzarmenei esker, bezeroei erantzun hobea eman diezaiekegu. DANOBAT eta Lantek enpresek egindako esfortzua bateratzean, fabrikak eraginkorragoak izatea laguntzen dugu, 4.0 industria sendotzeko”, dio Lantek-eko merkataritza zuzendariak.