Lantek mundu osoko 18.000 bezerorekin ari da dagoeneko lanean

Araba

Lantek ospakizunetan murgilduta dago. 1986an sortu zenetik, multinazionalak 18.000 bezeroko kopurua gainditu du lanean ari den bost kontinenteetako 100 herrialdetan baino gehiagotan

Lantek Headquarters_web“Lantek talde osoaren artean erdietsitako lorpen horrekin oso harro gaude. Bide batez, aukera baliatu nahi dugu 18.000 bezero horietako bakoitzari gugan jarritako konfiantzagatik eskerrak emateko. Haiek gabe, Lantekek ez zukeen lortuko CAD/CAM/MES/ERP softwareko irtenbideetan mundu mailako lidergoa. Irtenbide horiek edozein ebaketa-teknologiarekin (laserra, plasma, oxiebaketa, ur-zurrusta, zizaila) eta puntzonaketa bidez txapazko pieza metalikoak, hodiak eta profilak produzitzen dituzten enpresetara bideratuta daude”, azaldu du  Juan José Colasek, Lantekeko zuzendari komertzialak.

Lanteken historian mugarri esanguratsu bihurtu den hori 30. urteurrena ospatzen ari den urtean gertatu da. Berrikuntzaren eta bezeroari etengabe entzutearen alde egindako apustu irmoari esker sektoreko liderra da duela hiru hamarkadatik honako helburu hauekin: produktuak bezeroen beharren arabera egokitzea eta lehiakorrago izaten laguntzea. “Jaio ginenetik, nazioarteko hedapenaren aldeko apustu irmoa izan dugu eta, zalantzarik gabe, datu bikain hori Lantekeko irtenbide ugariekin merkatu eta bezero gehiagotara iristeko ahaleginaren ondorioa da”, zehaztu du zuzendari komertzialak.

Joan den urtean, Lantekek ia 18 milioi euroko fakturazioa izan zuen; aurreko urtearekin alderatuta, igoera % 16koa izan zen. Kopuru horretatik, negozioaren % 88 baino gehiago Espainiatik kanpo dauden bezeroei dagokie. Lantekek bezero gehien herrialde hauetan du: Txina, Espainia, Italia, Frantzia, Brasil edo Alemania.

Partekatu

Beste berri batzuk