Laugarren Basque Industry 4.0. The Meeting point 2017 ekimenean izena emateko epea ireki da
Datorren azaroaren 22an izango da topaketa, Donostiako Kursaal kongresu-jauregian
Basque Industry 4.0 ekimenaren barruan, APTEren nazioarteko konferentzia egingo da azaroaren 23an Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean
Datorren azaroaren 22an, Donostiako Kursaal kongresu-jauregian, laugarren Basque Industry 4.0 antolatuko du Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako Sailak SPRI Taldearen bidez. Euskadiko 4.0 industriaren topagunerik garrantzitsuena den horretan enpresa guztiek parte har dezakete, diharduten sektorea edozein izanda ere. Elektronikaren eta informazioaren teknologien aplikazioan aurrera egiteko topagunea izango da.
Industria-prozesuak optimizatzeko lagungarriak diren EIKT tresnak ditu xede Basque Industry 4.0. The Meeting point 2017 ekimenak. Izan ere, tresna adimendun horiek hainbat prozesu sostengatzen dituzte, hala nola diseinua, garapena, produkzioa, logistika eta fabrikazioan integratutako kudeaketa. Dagoeneko hirugarren aldiz egin den topaketa hitzordu finko bilakatu da, zifrek etengabe gora egin baitute maila guztietan.
IV. Basque Industry 4.0 ekimenak laugarren industria-iraultza izango du hizpide. Bertan bilduko dira esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, tailerrak, erakusketak eta baita adituen ikuspegiak ere. Hortaz, ezinbesteko hitzordua da euskal enpresa-sareentzat.
Informazio gehiago eta izen-ematea:
http://www.spri.eus/eventos_ext/basqueindustry4/index.html
APTE-REN NAZIOARTEKO KONFERENTIZA
Basque Industry 4.0 jardunaldiarekin bat eginez eta haren barruan, azaroaren 23an –topaketaren hurrengo eguna– APTEren nazioarteko konferentzia (Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartea) hartuko du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak. Gipuzkoako Parkea izango da aurtengo anfitrioia, eta Donostian elkartuko dira, besteak beste, Estatuko Teknologia Parke guztietako ordezkariak, enpresak eta instituzioak.