Lehen laguntzak eta desfibriladorea erabiltzea
CFP Servicio de Prevenciónekin (prebentzio-zerbitzua) elkarlanean antolatu dugun “Lehen laguntzak eta desfibriladorea erabiltzea” izeneko pilulara gonbidatu nahi zaituztegu. 2019ko urtarrilaren 11an, ostiralean, 09:30etik 11:30era bitartean egingo da Arabako Teknologi Elkartegiko Eraikin Nagusian.
Jardunaldiaren helburua heriotza eragin dezaketen larrialdiak ezagutzea eta haien aurrean modu eragingarrian eta berehalakoan erantzutea da: bihotz-geldialdia, arnas gelditzea eta/edo gorputz arrotz batek aireko bidea buxatzea (OVACE). Horrez gain, pilula horrek ezagutza eta trebetasun batzuk eskuratzea ahalbidetuko digu gai hauen inguruan: lehen laguntzak, bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta DESA erabiltzea (kanpoko desfibriladore erdi-automatikoa).
Jardunaldia ezagutza horiek eskuratzeko interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Gainera, horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da pertsona guztiak daudela larrialdi kasuetan laguntza ematera derrigortuta.
Jardunaldia doakoa da eta beharrezkoa da etorriko zarela.
Tokiak oso mugatuak direnez, izen-emate orden zorrotza edukiko da.
Informazio gehiago eta izen ematea: cs.araba@parke.eus
Tel.: 945 010055