Lehendakaria IBERMATICAren arduradunekin batzartu da

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Lehendakaritzan harrera egin die Ibermática enpresa-taldeko arduradunei, enpresaren 45. urteurrenean

Lehendakaritzako elkarraldian izan dira Ibermática-ko zuzendari nagusi eta kontseilari delegatu Juan Ignacio Sanz, Iparraldeko zuzendari Guillermo Dorronsoro eta Marketin eta Komunikazioko zuzendari Laura Arranz.

Teknologiaren sektoreko multinazional bat da Ibermática, 3.400 profesional baino gehiagorekin; hainbat herrialdetan jarduten du eta 20 zentro operatibo ditu herrialde horietatik hamarretan: Mexiko, Kolonbia, Peru, Txile, Argentina, Brasil, AEB, Portugal, Andorra, Espainia…

Euskadin bost bulego ditu ‒egoitza barne‒ eta 1.340 profesional, guztizko plantillaren % 40, beraz. Bere Berrikuntza Institutuko egoitza ere, i3B, Euskadin dago, eta teknologiako multinazionalak Euskadin garatutako proiektuek bere fakturazio globalaren heren bat baino gehiago adierazten dute.

Partekatu

Beste berri batzuk