Lluís Sànchez, gerontologia sozialan adituak teknologia berriek nola errazten dieten hirugarren adinekoei bizimodua, azaldu du Miramonen
- “Erabilgarria bada, pertsona helduak ez du erreparorik teknologia bere egiteko”
Otsailaren 8an, APTES-ek (Teknologia sozialaren Sustapenerako Elkartea) antolatuta eta Donostiako Teknologi Elkartegiaren laguntzarekin, Lluís Sànchez Rissechen hitzaldiarekin zabaldutako jardunaldia, “Teknologia eta persona nagusia, bi lerro paralelo?” gaiari buruz.
Jardunaldia Parkeko Eraikin Zentralaren areto digitalean izan zan eta bere hitzaldian, Sànchezek, gerontologia sozialan adituak, beharrezkotzat jo zuen teknologia nagusien bizimoduan sartzea autonomia handiagoa izan dezaten eta ez apurtu beharrekoa dela teknologiak eta nagusiak ez direla elkar konpontzen onartzen duen mitoa, gaineratu zuen.
Sànchezen hitzaldiaz gain, parte hartzaileek taldetan, gai ezberdinak lantzeko aukera izan zuten, besteak beste, persona nagusien behar handienak, persona nagusi batek onartu ditzaken elementu tekniko nagusiak eta beharrezkoenak. Azkenik, hau onartzeko dauden oztopo nagusiak zehaztu ziren.
Honekin batera, taldeek beste gai hauek ere landu zituztez: tresneria mantentzeko beharrezko inbertsioa jasan ahal izateko eredu ekonomikoaren ezaugarri nagusiak, teknologiak pertsonarekiko egin behar duen ezinbesteko moldaketa edo pertsona nagusiei ikasita zeukatena ez ahazteko lagungarriak izan daitezkeen teknologiak garatzeko beharra.
- http://www.diariovasco.com/v/20110209/al-dia-local/tecnologia-permite-feliz-persona-20110209.html
- http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2011/02/09/sociedad/euskadi/debemos-romper-el-mito-de-que-las-tecnologias-y-las-personas-mayores-estan-renidas
- http://www.argia.com/albistea/erabilgarria-bada-pertsona-helduak-ez-du-erreparorik-teknologia-bere-egiteko