Mareak behatzeko kamerak Bakion

Bizkaia

Aurtengo nobedaderik garrantzitsuena Azti-Tecnaliak diseinatutako Kosta System proietu pilotuaren ezarpena da. Kostaldea monitorizatzeko tekniken bidez hondartzen kudeaketarako tresna izatea du helburu. Bakioko hondartza akuria izango da. Eraikin bateko teilatu lauan instalatutako lau kamerek kostaldea grabatuko dute eguneko 24 ordutan. Informazio hori Azti-Tecnaliaren software batera iritsiko da eta sistema informatikoak hondartzaren portaera, mareak eta bainu-hartzaileen fluxuak irudikatuko ditu zenbakizko simulazioaren bidez. 90.000 euroko kostua ekarriko dio Foru Aldundiari.

Eduardo Oleaga teknikariak azaldu zuenez, «itsasertzak dinamikoak dira eta monitorizazio-sistema honi esker, kosta-lerroa mugatu, areazko hondoen bariazioei aurre hartu, erabiltzaile-dentsitatea kalkulatu, itsasoko korronteak aurkitu eta bainu-hartzaileentzako gune seguruak zedarritu ahal izango dira. Horrez gain, nabigaziorako eta uretako kirolak praktikatzeko informazioa emango du sistemak». Irudiak jaso ondoren softwareak hondartzaren irudia simula dezake «txori begiz eta arrain begiz», azaldu zuten egitasmoaren arduradunek.

Partekatu

Beste berri batzuk