“Merkatu berriak, euskal enpresa ehunaren erronka” ELKARGIren XXIII. Enpresaburu Topaketaren titulua

Gipuzkoa

Pedro Luis Uriarte, José Serra, Luis Téllez eta Pedro Nuevo hizlari gisa arituko dira, datorren martxoaren 28an Donostiako Kursaal Jauregian burutuko den ekitaldi honetan.

Datorren martxoaren 28an, bere Bazkideen Batzar Nagusiaz baliatuz, ELKARGI, E.G.E.k bere XXIII. Enpresaburu Topaketa burutuko du. Auretn Topaketak, euskal enpresa ehunak internazionalizazio prozesuei aurre egiteko edo berrindartzeko duen beharra izango duen hizpide: merkatu berrietara iristeko aukera eduki, geroz eta globalizatuagoa den ingurunean lehiatu eta garatze bidean dauden eszenatoki ekonomikoetan presentzia aktiboa bultzatu (Asia, Afrika, Latinoamerika, e.a.), zeinak mundu mailako ondasun eta zerbitzuen eskarian paper protagonista betetzera deituak dauden.

Horretarako, Enpresaburu Topaketan instituzioetan, ekonomian, finantzetan, enpresa mailan edota alor akademikoan sona handikoak diren lau pertsona ospetsuek parte hartuko dute: Pedro Luis Uriarte, Economía, Empresa, Estrategia-ko Presidente Exekutiboa, zeinak Topaketari hasiera eman eta dagokion testuinguruan ipintzearekin batera, gidatu eta moderatuko duen. José Serra, ekonomilari eta politikari brasildarra, Sao Paulo hiriko Alkate eta izen bereko Estatuko Gobernadorea izandakoa, baita Brasilgo Planifikazio eta Ordenamendu Ministroa, hala nola Osasunekoa ere, eta 2010eko hauteskunde presidentzialetan hautagaia izan zen, 44 milioi botoekin bigarren geratu zelarik. Luis Téllez, politikari eta ekonomilari mexikarra, Administrazioan masterra Harvard Universityn, Mexikoko Balore Burtsaren Presidentea da, Zedillo Presidentearen Gabinete Buru izan zen, baita beronen gobernuko Energia Ministroa, zein Komunikazio eta Garraioko Ministroa Felipe Calderónen gobernuan. Pedro Nueno, industri ingeniaria, Negozioen Administrazioan Doktore Harvard Universitytik, IESEko Ekimen Enpresarialaren Beltrán Fundazioaren Katedrako irakasle titularra, NMF eta EEEren aholkularia izan da, eta Shanghaiko “China Europe International Business School”eko (CEIBS) Presidentea da; Espainia-Txina erlazioetan izan duen ekarpenarengatik, Merezimendu Zibilaren “Numeroko Gorazarrea”ren domina jaso du.

Aurtengoa, Victoriano Susperregui buru izango den azken Bazkideen Batzar Nagusia eta Enpresaburu Topaketa izango dira. Jardunaldiari amaiera, ohiko bazkari-solasaldiak emango dio, eta urtero bezala, ekonomiaren, enpresaren eta finantzen arloetako ordezkari nabarmenak izango dira, agintari politikoekin batera.

Partekatu

Beste berri batzuk