Miguel Ángel Muñoz, CIC energiGUNEko ikerlaria, Energian Espezializatutako RSEFko Taldearen Gobernu Batzordean sartu da
Miguel Ángel Muñoz euskal zentroko Analisi Interfazial Aurreratuaren Taldearen eta Azaleren Azterketarako Plataformaren arduradunak, Fisikako Espainiako Errege Elkartearen (RSEF), arlo horretako Estatuko zientzia erakunde gorenaren, gonbidapena jaso du, urte honen hasieratik bertako Energia Taldearen zuzendaritza batzordeko kide izateko
Miguel Ángel Muñoz CIC EnergiGUNEko ikertzailea eta Energia Elektrikoaren Biltegiratze arloko taldeburuak, Fisikako Espainiako Errege Elkartearen (RSEF) gonbidapena jaso du Energian Espezializatutako Taldeko Gobernu Batzordean parte hartzeko. Sarrera urtarril honetan bertan egin du, batzarraren urteko lehen bileran, hain zuzen ere.
CIC energiGUNEko kide eta ikertzaile bazkidea 2011ko urritik, Muñoz Analisi Interfazial Aurreratuaren taldearen eta Azaleren Azterketarako Plataformaren arduraduna da une honetan. Esperientzia handia du gainazalen estruktura zehazteari, interfaseak eta gainazalak aztertzeari, energia biltegiratzeari eta bihurtzeari eta lurrun-fasean uzteari buruzko ikerketan.
Fisikako Espainiako Errege Elkartea irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburua, fisikaren garapena oinarrizko ezagutzaren eta haren aplikazioen alderdietan sustatzea da, eta baita hezkuntzako esparru guztietan ikerketa zientifikoa eta irakaskuntza bultzatzea ere. RSEFko Energian Espezializatutako Taldeko Gobernu Batzordearen kideak hauek dira:
- Presidentea: Pablo Palacios Clemente
- Presidenteordea: José Rueda Herrero
- Idazkaria: Pablo Sánchez-Palencia Vallejo
- Batzordekideak:
- Carmen Aragó López
- Susana García Martín
- Roberto Gómez Calvet
- Perla Wahnón Benarroch
- Miguel Ángel Muñoz Márquez
- Batzordekide presidente ohia: José Manuel Martinez Duart