Minbiziaren aurkako misila

Bizkaia

Europako 18 enpresez osaturiko talde bat, Gaiker-IK4 zentro teknologikoa buru duena, lanean jardungo da tumoreen kontrako medikazio berria garatzen. Medikazio hori eraginkorragoa izateaz gain, ez da hain bortitza izango. Ekimenari “Nanother egitasmoa” izena eman diote eta atzo ezagutzera eman zen Gaiker-ek Zamudion dituen laborategietan. Enpresa honez gain, taldeak Euskadiko beste hiru enpresen partaidetza du, hau da, CIC bioGUNE eta Dominion Pharmakine, biak Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen direnak, eta Vicomtech. Aipatu enpresa guztien helburua baliabide terapeutikoak eta bularreko nahiz koloneko minbizien eta hezurrak kaltetzen dituzten metastasien aurkako borrokan eskura dauden diagnosirako tresnak hobetzea da

Partekatu

Beste berri batzuk