Mizar Additive Manufacturing, Trimek eta Tuboplast Hispania izan dira Arabako Berrikuntza Sarien 2. edizioko saridunak

Araba

Arabako Teknologi Parkeak eta Arabako Enpresariakek sustatutako sariak dira
200 enpresa-ordezkari baino gehiago izan dira urteko enpresa berritzaileak zein diren ezagutzeko eta horiei onarpena emateko egin den ekitaldian
Premios de la innovación Álava 069Arabako Berrikuntza Sarien bigarren edizioak —SEA Arabako Enpresariakek eta Arabako Teknologia Parkeak batera antolatukoa— onartu egin du ondoko enpresek berrikuntzaren eremuan egin duten lana: MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING mikro-ETE kategorian, TRIMEK enpresa txikien kategorian eta TUBOPLAST HISPANIA enpresa ertain eta handien kategorian.
Arabako Teknologi Parkeko auditorioan banatu dira sariak, eta Arabako Berrikuntza Sarien bigarren ediziora 34 enpresa aurkeztu dira, guztira, 36 proiektu berritzailerekin; oso jarduerasektore anitzekoak izan dira. Epaimahai tekniko batek baloratuditu horiek guztiak.
MIZAR ADDITIVE MANUFACTURING proiektua nabarmendu da teknologia gehigarri izenekoen bitartez konponbide berritzaileak diseinatu, garatu eta ekoiztu dituelako. Horri esker, material plastikoetarako zein metalezko aleazioetarako zenbait konponbide aurreratu eskaintzen ditu, eta zenbait berrikuntza tekniko garrantzitsurako aukera ematen du hainbat sektoretarako, esaterako, sektore aeroespazialerako edo mediku sanitarioko sektorerako. Espezializazioa eta trebakuntza dela-eta, sektorean lehena da Espainian eta hirugarrena Europan.
Bestalde, TRIMEK enpresak saria jaso du koordenatuen bidez neurtzen duen makina eramangarri bat diseinatu eta ekoiztu duelako, eta makina horrek hainbat industria-eremutako piezen dimentsio-kontrola egiten du. Goi errendimendu modularra du proiektuak, automatikoa eta erraz egokitzeko modukoa da, eta datuak hartu eta eskaneatu ahal ditu definizio handiko puntuen hodeien bidez. Makinak karbono zuntzeko eta azken uneko beste materiala batzuez egindako gorputza du. Horri esker, pisu txikiagoa du, errazago garraia daiteke , eta aldaketa termikoen aurrean egitura egonkortu ahal da.
Enpresa ertain eta handien kategorian TUBOPLAST HISPANIAK lortu du saria plastikozko tutuen fabrikazioan ekoizpen-prozesu iraultzaile bat sortzeagatik; horretarako, In Mould Labelling (IML) teknologia erabili du. Dekorazioari, diseinuei eta konponbide logistikoei dagokienez, ohiko prozesuen bitartez lortu ezin den kalitatea lortzeko aukera ematen du. Horren arabera, tutuaren gorputza sortzeko orduan estrusioprozesuaren ordez injekzioa erabiliko du, eta etiketa bat gaineratuko du azkeneko flexografia-inpresio teknikak eta teknika digitalak erabiliz. 2003an hasitako proiektua da, eta 20 milioi euroko inbertsioa egin da. Lau patente sortu ditu, eta Tuboplastbere segmentuko munduko lider bihurtu du.
Hiru enpresek, euren produktuak eta prozesuak hobetzeaz gain, enplegua sortu dute. Lehen edizioan, Digital Ingenieria y Gestión (mikro-ETE kategoria), AJL Ophthalmic (enpresa txikien kategoria) eta BTI Biotechnology Institute (enpresa ertain eta handien kategorian) izan ziren saridunak. Enpresa horietako ordezkariek eman dizkiete sariak edizio honetako saridunei.
Urteko sari hauen bidez, Arabako Teknologi Parkeak eta SEA Arabako Enpresariakek onartu egin nahi dute berrikuntza balio erantsi garrantzitsutzat jotzen duten enpresek lan garrantzitsua egiten dutela.

Partekatu

Beste berri batzuk