Musika eta talentua protagonista Zamudio/Derio eta Gasteizko campusetan Parkea Musik Festaren edizio berri batean

Albisteak, Araba, Bizkaia, Konpromisoa

 

Maiatzaren 18an, Parke Teknologikoen Zamudio/Derio Campusak Parkea Musik Festaren edizio berri bat hartu zuen. Bertan, jai-giro bikaina bizi izan zen, Space Octopus, Lur Jota, Malatestta eta Arde Marte taldeen emanaldiei esker

Bestalde, maiatzaren 25ean, ekitaldi hau lehen aldiz hartu eta gero, Vitoria-Gasteizko Campusak berriro ere dardara egin zuen Black Nails eta The Outfingers taldeen musikarekin

Aurtengo deialdiak arrakasta handia izan duenez, antolatzaileek bi saio osagarri egin dituzte Zamudio/Derio Campuseko Baserri Antzokian. Saio horiek ekainaren 15ean eta 22an izango dira, eta lehenengo saiotik kanpo geratu diren taldeek parte hartuko dute, ezin izan baitituzte guztiak jardunaldi bakar batean hartu

Parkea Musik Festaren 2023. edizioaren amaiera Donostiako Campusean izango da uda ondoren

500 pertsona baino gehiagok gozatu dute orain arte Euskadiko Parke Teknologikoen Zamudio/Derio eta Gasteizko campusetan egin den Parkea Musik Festaren edizio berri batez. Aurtengo edizioa udaren amaieran amaituko da Donostiako Campusean, baina bitartean, ekainaren 15ean eta 22an Zamudio/Derioko Campuseko Baserri Antzokian programatutako bi saio berezitan eskainiko den musika onaz goza dezakegu, taldeen deialdia arrakastatsua izan baitzen eta ezin izan baitzaie guztiei saio bakar batean parte hartu.

Parkea Musik Fest “Erronka bat Parkearentzat” programatik sortutako ekimena da, Euskadiko Parke Teknologikoko Campusetan dauden enpresetako langileen sormen-talentua ikusarazteko eta lan-eremua esperientzia sozial eta kulturaletara irekitako bizitza-ekosistema bihurtzeko. 2017an jarri zen abian eta aurten zortzigarren edizioa beteko du, Donostia, Zamudio/Derio, Leioa eta Gasteizko campusetan egindako saioekin.

Partekatu

Beste berri batzuk