Mutualia, pertsonen motibazio eta konpromisorako CEX 2013 Sariko finalista

Bizkaia

Pertsonen motibazio eta konpromisorako CEX 2013 sariko finalista da Mutualia. Bikaintasun Zentroetako kideez osaturiko epaimahai espezializatuak aukeratu ditu finalistak 16 hautagaitzen artean. Hautagaiek euren jardunbide egokiak aurkeztuko dituzte datorren ekainaren 20an Avileseko Niemeyer zentroan eta bertan aukeratuko da irabazlea.

Hauek dira finalistak:

  • Corporación Logística de Hidrocarburos – CLH:

Pertsonak, aldaketaren motorra: elkarrekin hazten”

  • GRUPO LACERA:

“Berrikuntza pertsonen kudeaketaren arloan 3.0”

  • Línea Directa Aseguradora:

 “Zuzeneko linea birtuala”

  • Mutualia:

“Lidera proiektua: kudeaketan liderrak inplikatuz”

EUSKALITen 400 Klubak antolaturiko Jardunbide Egokien X. Topaketako –CEX sarirako bi hautagaiak aukeratu ziren bertan– irabazleetako bat izan zen Mutualia, Begoñazpi Ikastolarekin batera. 400 Klubak biltzen dituen enpresen artean Euskadiko aurreratuenetariko batzuk daude kudeaketari dagokionez, alegia, Zilarrezko Q saria edo Urrezko Q-Kudeaketaren Kalitateari Euskal saria eskuratu dituztenak.

Mutualiak aurkeztu duen LIDERA proiektuaren helburua da enpresan dauden pertsonek ere kudeaketan parte hartzea, lidergorako estiloa liderrekin adostuz, eta komunikaziorako eta iritzi zein ideiak sortzeko foroa ere bada. Proiektu horrek eragin handia izan du pertsonen gogobetetzean, egindako inkestetan alderdi horrek igoera nabarmena izan baitu.

Bikaitasun Zentroak autonomia-erkidegoetan bikaintasuna sustatzen duten zentroen elkartea da eta xede nagusitzat du bai berrikuntzaren kulturaren garapena bai enpresa-kudeaketan bikaintasuna sustatzea, elkarrekin eta modu koordinatuan.

Partekatu

Beste berri batzuk