Neiker – Tecnalia erretzeko bi piper-barietate berri sortu ditu.

Bizkaia

Nekazaritza Ikerketarako eta Garapenerako Euskal Institutuak, Neiker-Tecnaliak, erretzeko bi piper-barietate berri sortu ditu, fruituaren uniformetasuna, oreka betegatibo-produktibo ona eta oso goiztiarrak izatea ezaugarritzat dituztenak. Luzea izenekoa bata, piper oso luzea izateagatik eta Leuna bestea, fruitu laburragoa, leunagoa eta ez hain sinuatua izateagatik. Horiek garatzeko, ikertzaileek Bizkaiko eta Gipuzkoako 34 nekazariren fruitu onenak bildu eta lau urtez, banan-banan landare onenen haziak aukeratu dituzte.

Partekatu

Beste berri batzuk