NEIKER-Tecnalia nekazaritzako elikagaien hondakinen kudeaketan sortzen den amonioa asimilatzeko gai den mikroalga bat ikertzen ari da
Chlamydomonas acidophila espeziea hondakin organikoen deskonposizioan sortzen diren efluenteetan garatu daiteke
Algal amonioa as bihurtzea eta atmosfera kutsatzea galarazten du
Chlamydomonas acidophila-ren biomasa biogasa edo animalientzako elikagaiak produzitzeko erabili daiteke, eta luteina iturri bikaina da
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzaren menpekoa den NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak Chlamydomonas acidophila mikroalagaren ahalmena egiaztatu du, nekazaritzako elikagaietatik datozen hondakin organikoen digestioan sortzen diren efluenteetako Nitrogeno Amoniakala xurgatzeari dagokionez. Alga hori aipatu likidoetan hazi eta amonioa asimilatu dezake, eta, horrenbestez, gas hori amoniako (NH3) moduan bolatilizatzea eta atmosfera kutsatzea galarazten du. Gainera, prozedura horretan lortutako mikroalgen biomasak biogasa ekoizteko lehengai modua erabili daiteke, edo animalientzako elikagai, konpost edo ongarri moduan erabili, luteina iturri bikaina izateaz gain –elikagaietan gehigarri gisa erabiltzen den antioxidatzaile indartsua–.
Nekazaritzako elikagaien hondakinen deskonposizio prozesuak, oxigenorik gabeko baldintzetan, nitrogeno amoniakal eduki handiko efluenteak sortzen ditu, zehazki 2-5 gramo litroko. Hondakin hori erruz sortzen da abeltzaintzako ustiategietan biogas plantetan, beste instalazio batzuen artean. Ondorioz, funtsezkoa da hori kudeatzeko metodo egokiak aurkitzea, amoniakoa ez dadin bolatilizatu edo akuifero eta azalerako uretara joan ez dadin.
Chlamydomonas acidophila mikroalgak ezaugarri egokiak ditu nekazaritzako elikagaien hondakinen deskonposiziotik datorren likidoaren %50era arte duen ingurune batean hazteko eta ugaltzeko, NEIKER-Tecnaliako ikertzaileek egiaztatu ahal izan dutenez. Horren hazkuntzak eskaintzen duen onura nagusia da oso ingurune azidoetan garatzeko ahalmena duela (pH 2-3), eta oso tolerantzia handia duela metal astunen presentziarekiko eta karga organiko handiekiko.
Ingurumenari egiten dion ekarpenaz gain, nitrogeno amoniakala xurgatzeko duen ahalmenagatik, luteina sortzeko ahalmen handia ere badu; hori antioxidatzaile indartsua da, zelula eta ehunen narriadura eta oxidazioa atzeratzen laguntzen duena eta, aldi berean, organismoa erradikal libreen erasotik babesten du eta hainbat tratamendu terapeutikotan erabiltzen da. Kontsumo egokiaren bitartez, ikusmena hobetu egiten da, begi lausoaren progresioa galarazten du eta, gainera, karotenoide kopuru handia metatzen du –pigmentu organikoak–, elikagaien industrian interes komertzial handia dutenak.
NEIKER-Tecnalia gaur egun hainbat ikerketa lerro garatzen ari da, merkatuaren zein ingurumenaren aldetik interes handia duten mikroalgen anduiak identifikatu eta ondoren ebaluatzera zuzenduta. Egiten ari diren proiektuen artean, oliotan aberatsak diren mikroalgak bilatzea dago, biodiesela lortzeko erabili ahal izateko.
Produktu eta aplikazio berrien iturri
Mikroalgek mikroorganismoen multzo heterogeneo bat osatzen dute, imajinatu daitezkeen elikagai guztietan banatzen direnak, fotosintetikoak izateko ezaugarri komunarekin. Organismo horiek funtsezko rola jokatzen dute ekologia globalean, planetako karbonoaren %50 inguru finkatzearen erantzuleak direlako. Fotosintesiaren bitartez, eguzki energia baliatzen dute atmosferatik karbono dioxidoa harrapatzen dute, karbono organiko bihurtzeko.
Biodibertsitate handiari esker, mikroalgak produktu eta aplikazio berriak lortzeko etorkizun handiko iturritzat jotzen dira. Gaur egun, konposatu eta biomolekula gama handi bateko iturria dira, balio komertzial handiarekin eta askotariko aplikazioekin, horien artean egonik elikadura, dietetika, kimika fina, biomedikuntza, kosmetika eta bioenergia; hau da, ahalmen bioteknologiko handia dute.