Nem Solutions enpresa golardoatu du Gipuzkoako Ganberak
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatzen den Nem Solutionsek Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria jaso du.
Horrela, urteotan egindako lana aitortu dio Ganbera gipuzkoarrak, eta mantentze industrialaren alorrean enpresak eskaintzen duen kontzeptu berritzaile eta teknologikoa nabarmendu nahi izan du.
Gipuzkoako Enpresaren XXIII. Sariak banatzeko ekitaldiaren buru Arantza Tapia izan zen, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburua. Gipuzkoako enpresa-munduko hainbat ordezkari esanguratsu ere egon ziren bertan.
Golardo horiekin enpresen lana nabarmendu gura izan da, Gipuzkoan aberastasuna zein enplegua sortzen baitute.