NEM Solutions, Europako enpresarik berritzaileena
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresak jaso du Europako firmarik berritzaileenari Global Brands Magazine Awards saria
Gipuzkoako Parkean dagoen NEM Solutions-ek eskuratu du Global Brands Magazine Awards saria eta, hala, Europako enpresarik berritzaileen gisa aitortua izan da teknologiari dagokion kategorian. NEM Solutions konpainiaren lanari egiten zaion beste aitortza bat da. Izan ere, 2007an sortu zenetik, hainbat sari jaso ditu tokian toki, erkidegoan, nazioan zein nazioartean.
Eragiketa eta mantentze-lanak goragoko maila batera eramateko asmoz dihardu enpresak. Besteak beste, negozioen erabateko kontrola eskaintzen du, makinek eurek sortzen dituzten datuetan oinarrituta, makinek etorkizunean izango duten portaera aurreikusiz.
NEM Solutions-en bezeroek balio oso altuko barne-ezagutza sortzeaz gain, haien flotaren eraginkortasuna eta erabilgarritasuna areagotzen dira, haien aktiboen bizi-zikloa luzatzen da eta beharrezko informazioa jasotzen dute mantentze-lanetarako jarraitzen duten estrategia optimizatzeko.
Batez ere burdinbide-industriara eta energiaren industriara bideratzen dituzte proiektuak.