Neurozientzietako nazioarteko adituek teknologia parkea bisitatu dute.
Neurozientzietan maila bikaina duten Alemaniatik eta Erresuma Batutik etorritako lau nazioarteko adituk Bizkaiko Teknologia Parkeko hainbat instalazio bisitatu dituzte berriki, Ikerbasque Fundazioak gonbidatuta. Bisitaldiaren zioa Ikerbasquek lau ikertzaile horiek Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarera gehi daitezen egindako eskaintza da. Izan ere, Ikerbasquek punta-puntako 75 nazioarteko ikertzaile barneratu ditu jada Zientziaren Euskal Sisteman.