Nextel Eusko Jaurlaritzari informazioaren kudeaketa bermatzen dio
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (EJIE) Nextel ingeniaritza eta aholkularitza hautatu du ISO/IEC 27001 arauaren arabera ziurta daitekeen bere Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema (ISKS) ezartzeko. Ziurtapen hori barne-baliabideen optimizazioarentzako lagungarria izateaz gain, bezeroen konfidantza finkatzea ahalbidetzen du, emandako zerbitzuen etengabeko hobekuntza bermatzen du eta ezarritako sistemari nazioarteko aitorpena eskaintzen dio. ISKS baten helburua da informazioa bilduz, sistematikoki, egitura bat jarraituz, modu errepikagarrian eta eraginkorrean eta bai erakundean bai bere inguruan sortzen diren aldaketei egokituz, erakundeak informazioaren segurtasunak dituen arriskuak ezagutzen, bere gain hartzen, kudeatzen eta arintzen dituela bermatzea.