Nextel Gaiarekin batera IKTetara egokitzeko proiektua kudeatuko du

Bizkaia

Nextelek eta Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologietako Industrien Elkarteak IKTen erabilera egokia lortzea helburu duen 20000pyme proiektua kudeatuko dute. Nextel eskualdeko aholkularitzak koordinatzeaz, enpresa txiki eta ertainen esparruan ezarpenerako gida bat garatzeaz eta ondoren proiektua Espainiako hogei erakunde ingurutan ezartzeaz arduratuko da. Informazio eta Komunikazio Teknologien eta Elektronikako Enpresen Espainiako Konfederazioak (Conetic) 20000pyme proiektua aurkeztu zuen Plan Avanza planaren 2008ko edizioan. Aipatu plana Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren ekimena da lehiakortasuna eta produktibitatea handituz, hazkunde ekonomikoko eredu arrakastatsua lortzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk