Norbegiako eta Kroaziako lehen mailako ordezkaritzak hartu ditu Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak urtarrilean
- Johan Vibe, Norbegiako Enbaxadorea buru zuen ordezkaritzak urtarrilaren 20an bisitatu zuen Parke Teknologikoa. Kroaziako hainbat ministerioetako ordezkariek berriz, hilaren 26an.
Johan Vibe, Norbegiako Enbaxadorea, Gaute Hagerup, Innovation Norway-eko Zuzendaria, Rodrigo Ballesteros, Innovation Norway-eko Kontseilari Komertzialaren ondokoa, Luis Cañadas Norbegiako Kontsul Nagusia eta Carmen Sanz, Merkataritza Ganbara hispano-norbegiarreko presidentea hartu zituen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak joan den urtarrilaren 20an.
Ordezkaritza Norbegiarraren bisitaren arrazoi nagusia ekonomikoa izan zen, izan ere herrialde hartako inbertsio funtsak inbertsiorako eremu aproposen bila ari dira. Euskadiko Parke Teknologikoen jarduna eta Euskadiko industria politikan duten eragina bertatik bertara ezagutzea izan zen bisitaren helburu.
Urtarrilaren 26an berriz, Kroazioako Ekintzailetza Ministerioko Dijana Bezjak, Zientzia, Hezkuntza eta Kirol Ministerioko Darija Skoko, Ekonomia Ministerioko Alen Leverić eta Marija Rajaković, herrialde hartako Garapen Agentziako eta BioCentre erakundeko ordezkariak izan ziren bisitari.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen sorrera eta bilakaerarekin batera, Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen berri ere jaso zuten ordezkari kroaziarrek; BEAZen eskutik berriz, inkubazio ereduak izan ziren mintzagai, batez ere biozientzia alorrean Biokabiren bidez eta inkubagailu honek izan duen bilakaera Kabi 612ra iritsi arte. Parkeko eraikin nagusiko aurkezpenak amaituta, Kabi 612 inkubagailua eta bertan kokatutako zenbait enpresa bisitatzeko aukera izan zuen Kroaziako ordezkaritzak, besteak beste RDT Ingenieros, Lumiker, IMG Pharma, Stemtek Therapeutics edota Aleovitro.