Oinarri SGRk % 15 inguruko kaudimenarekin itxi du 2015eko ekitaldia

Araba

Oinarri Elkarrekiko Berme Elkarteak (EBE) % 15 inguruko kaudimen-mailarekin itxi du 2015eko ekitaldia. Maila hori askoz handiagoa da Espainiako Bankuak eskatutakoa baino. EBEak 3.600 parte-hartzailez osatutako sozietate-oinarria du 2016aren hasieran, hau da, iaz baino ia 250 bazkide gehiago

Oinarri-Foto-Recurso-6Oinarri bosgarren EBEa da Estatuan emandako abalen bolumenaren aldetik (joan den irailean itxitako hiruhilekoko datuen arabera). Hala, abenduaren hasieran, adierazle hori % 14,71koa zen, arautzaile nazionalak horrelako sozietateei eskatutako gutxieneko % 8tik oso gora. EBEak abendura arte lortutako irabazi metatua portzentajezko 1,3 puntu hazi da. Horrez gain, hobekuntza nabaria izan du berankortasunaren eta huts-egiteen aldetik.

Oinarriren azken urteko beste lorpen bat bere kapital sozialean beste hiru bazkide babesle sartzea izan da: Banco Santander, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Caspeko (Zaragoza) Abeltzainen Kooperatiba, hain zuzen ere. Bazkide berri horiei esker, dagoeneko 19 bazkide babeslek osatzen dute euskal EBEaren kapital soziala.

2015eko azken asteetako datuak kontuan hartu gabe, Oinarrik ia 3.600 enpresaz osatutako sozietate-oinarria zuen (horietatik % 75 baino gehiago ETEak eta mikroenpresak), urtean 250 bazkide baino gehiago bereganatu ondoren. Parte-hartzaile guztietatik, ia 2.100 gizarte-ekonomiari loturik daude (kooperatibak, lan-sozietateak, autonomoak eta abar).

Partekatu

Beste berri batzuk