Oncomatrixek produktu berria garatu du tumore inbaditzaileak diagnostikatu eta iragartzeko

Bizkaia

 

  • Produktu berria arrakastaz probatu da jada Andaluzia, Asturias, Kantabria, Katalunia, Galizia, Madril, Nafarroa, Euskadi eta Valentziako ospitaletan
  • Pankreako, bularreko, birikako, koloneko, eta buruko nahiz lepoko minbizien inbasibitatea diagnostikatu eta iragartzeko aukera ematen du, %90 baino gehiagoko sentikortasun eta espezifikotasun mailekin
  • Oncomatrixek tumorearen inbasibitatean inplikatutako gene eta proteinak identifikatu ditu eta horiek espezifikoki detektatzeko antigorputz monoklonalak garatu ditu

 

 Oncomatrix enpresa espainiarrak produktu berri bat garatu du pankreako, bularreko, birikako, koloneko, eta buruko nahiz lepoko minbizien inbasibitatea diagnostikatu eta iragartzeko. Produktu berria arrakastaz probatu da jada Andaluzia, Asturias, Kantabria, Katalunia, Galizia, Madril, Nafarroa, Euskadi eta Valentziako ospitaletan.

Oncomatrixek estroma peritumoraleko, hau da, zelula tumoralak inguratzen dituzten zelula mesenkimaletako eta zelulaz kanpoko matrizeko gene eta proteinak identifikatu ditu. COL11A1 geneak eta hori kodifikatzen duen proteinak, hots, XI- α1 kolagenoak, tumore inbaditzaileekin loturiko fibroblasto estromaletan adierazten eta ez inbaditzaileen artetik bereizten dira. Gainera, proteina hori tumorearen inbasibitatea errazten duen zelulaz kanpoko matrizearen osaketaren aldaketan inplikatuta dago.

Kartzioma infiltragarriak dituzten pazienteen ehunetan XI-α1 kolagenoa espezifikoki detektatzeko gai den antigorputz monoklonala garatu eta klinikoki baliozkotu du Oncomatrixek. Hala, aipatu antigorputzaren bidez tumorearen inbasibitatea diagnostikatu eta iragarri egin daiteke eta, beraz, paziente bakoitzarentzako tratamendurik egokiena hautatzeko prozesua optimizatzen du.

Diagnosirako produktu berria, DMTXinvaScan, Anatomia Patologikoko Sozietate Amerikarraren kongresuan aurkezten ari dira, Ipar Amerikako Baltimore hirian.

Partekatu

Beste berri batzuk