Optimus 3D-k moto esklusiboentzat titaniozko osagarriak ekoizteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu du

Albisteak, Araba

Motoak neurrira egiten dituen Valentziako Bottpower enpresak titaniozko osagarriekin arraskasta izan du

Optimus 3D-k lankidetza-hitzarmena sinatu du Valentziako Bottpower enpresarekin, ekoizten dituzten moto esklusiboak are eta berritzaileago egiteko; horretarako, diseinu sortzailea, simulazioa eta ekoizpen gehigarria erabiltzen dituzte lan-tresna gisa.

Kasu honetan BOTT 1000 Morlaco izeneko motoan erabiliko dute; Honda etxearen 954 zaldiko motorra du moto horrek. Berezitasun nagusia aurrealdeko trenaren diseinuan dago, urkila erabili beharrean aurrealdeko tren alternatibo bat baitu. Moto hori zirkuituan gidatzeko dago diseinatuta.

Piezak jasotzen dituen kargak kalkulatzeko CFD (Jariakinen Dinamika Konputazionala) modelo oso sinple bat egin da Altairren Virtual Wind Tunnel softwarearekin.

Horretarako, motoa orduko 300 kilometroko abiaduran jarri da eta kupulak karga aerodinamikoekin jasaten duen presioa kalkulatu da. Karga horiek input gisa erabili dira Altair Inspire softwarearekin optimizazio topologikoa egiteko.

Inspirek eta haren elementu finituen moduluak ahalbidetzen digu jakitea pieza horrek tentsioa jasan dezakeen edo ez. Piezaren diseinuaren 3D fitxategia lortu ostean, Hyperworksekin elementu finituen modelo bat egin dugu diseinua baliozkotzeko.

Azkenik, lortu dugun diseinu topologikoa findu dugu SLM (Laser bidezko fusio selektiboa) Fabrikazio gehigarriaren eta titanio bidezko ekoizpenerako.

Horren emaitzek, beste hainbat onuren artean, honako abantaila hauek ekarri dizkigute: muntaian erabiltzen diren osagarri kopurua murriztea, berrikuntza eta gama altuko bezeroentzat produktuaren esklusibotasuna areagotzea, ibilgailuaren pisua arintzea eta diseinutik hasi eta osagarri berrien ekoizpena bitarteko fase guztiak bizkortzea.

Motoa eta titaniozko pieza ADDIT3D azokako gure standean (J02) erakutsiko ditugu ekainean, eta bertara etortzera gonbidatzen zaituztet.

Partekatu

Beste berri batzuk