Ordezkaritza kolonbiarrak ATPra egindako bisita

Araba

Apirilaren 13an, asteazkena, Tecnalia eta Corporación para la Investigación Socioeconómica y Tecnológica de Colombia-CINSET korporazioak batera antolatutako misio teknologikoan, ordezkaritza kolonbiar bati egin zitzaion harrera ATPn.

Topaketak xedetzat izan zuen Euskal Erkidegoan berrikuntza kudeatzen arrakasta izan duten esperientziak ikustea. Bisitarien artean zegoen Bogotako Inprimatzaile eta Papergileen Elkarteko Administrazio Kontseiluko presidentea, Eliécer Gómez jauna, Kolonbiako Inprimatzaile eta Papergileen Elkarteen Federazioko gerentea, Santos Camacho jauna eta CINSETen Zuzendaritza Batzordeko Presidentea, Enrique Darío Jiménez.

Partekatu

Beste berri batzuk