Oreinetan hilgarria den gaixotasun bat gizakiei kutsatzea eragozten duen barrera identifikatu dute

Bizkaia

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentro kooperatiboa partaide duen ikerketa-proiektu batek, oreinek eta altzeek pairatu ohi duten kakexia kronikoa (CWD) delako gaixotasun prioniko hilgarria gizakiei kutsatzea eragozten duen barrera estrukturaleko aminoazidoak identifikatzea lortu du.

joaquin_natalia CIC bioGUneKaliforniako Unibertsitateak zuzendutako ikerketa honek garrantzi handi-handia du, gizakiengan prioi jakin batzuen inguruan dauden transmisio eta erresistentzia mekanismoak ulertu eta eragile infekzioso horiek sorrarazitako beste gaixotasun batzuetarako terpiak garatzen lagunduko duten heinean.

Era berean, ikerketaren emaitzak baliagarriak izan daitezke jatorri argia ez duten antzeko beste gaixotasun batzuetarako, Alzheimer eta Parkinson gaitzak edota Alboko Esklerosi Amiotrofikoa tarteko direla.

Prioiak espezie bereko izaki bizien artean transmititzen diren eragile infekziosoak dira, baina batzuetan, beste espezie batzuk ere kutsa ditzakete. Halaxe gertatu zitzaien, esaterako, ‘behi eroen gaitza’ zeritzon behien entzefalopatia espongiformea hartu zuten gizakiei. Baina badira gizakiei kalterik eragin ez dioten beste kasu batzuk ere, kakexia kronikoa, kasu.

Ikerketa honetan, partehartze nabarmena izan du CIC bioGUNEn lanean diharduen Joaquín Castilla Ikerbasqueko ikertzaileak, Natalia Fernández-Borges ikertzailearekin batera. Lanak kakexia kronikoa oreinetatik gizakietara transmititzea eragozten duen barrera estrukturaleko aminoazidoak identifikatzea ahalbidetu du.

“Prioiak nola hedatzen diren ezagutzeak ondorio zuzena izango du, gizakiengan zabalkunde handiago duten beste gaixotasun batzuen ezagutzan”, ziurtatu du Joaquín Castillak.

Partekatu

Beste berri batzuk