Datozen bi hilabeteotan, otsailean eta martxoan alegia, atzerrian dituen ordezkariekin bilerak egiteko aukera eskaintzen die SPRIk euskal enpresei. Bilerok hiru euskal hiriburuetan egingo dira: Bilbon, Spriren egoitzan, Donostian eta Gasteizen berriz Teknologia Parkeetan.
SPRIk, atzerriko sarearen bidez, nazioartekotzeko zerbitzua eskeintzen die euskal enpresei, honako lan hauek betez:
• Merkatuen informazio eta azterketa
• Merkaturatze Sarrera
• Ezarpen komertzial edo produktiboan laguntza
• Behin behineko ezarpena
• Prospekzio bidaien antolaketa
• Hainbat tramitazioetarako laguntza
• Tokian tokiko agintari eta administrazioekin harremana
• Finantza arloko laguntzetara sarbidea