OWL enpresak akordio bat sinatu du Galmed Pharmaceuticals konpainiarekin gibelerako farmako bat garatzeko

Bizkaia

owlOWL euskal enpresa bioteknologikoa mundu mailako liderra da gibeleko gaixotasunen diagnostikorako metabolomika tekniken erabilpenean, eta baita ere industria farmazeutikoarentzako I+G zerbitzuen eskaintzan. Gaur iragarri duenez, lizentzia eta ikerketa akordio bat sinatu du Galmed Pharmaceuticals Ltd. konpainiarekin, eta beste akordio bat partaidetzak erosteko aukera ematen diona. Galmed enpresa horrek Nasdaq-en kotizatzen du, alegia Estatu Batuetako balore burtsa elektroniko eta automatizaturik handienean, 3.800dik gora konpainia eta korporaziorekin batera. Israelgo enpresa biofarmazeutiko bat da eta Aramchol garatzen du, ahotik hartzen den pilula bat gibeleko gaixotasunak tratatzeko eta diagnostiko ez inbaditzaileak egiteko.
Lizentzia eta ikerketa akordio horren arabera, OWL eta Galmed enpresak lankidetzan arituko dira Aramchol produktuaren IIb ikerketa fasean (ARREST) test ez inbaditzaile bat garatzeko. Test horrek bio-markagailu metabolomiko bakarrak izango ditu eta eurei esker posible izango da  Aramchol-en erantzun terapeutikoa aurreikustea. Aramchol ahotik hartzen den eguneroko tratamendu bat da, Esteatohepatitis ez alkoholikoa (edo NASH, bere ingelesezko akronimoz) osatzea helburu duena.

Partekatu

Beste berri batzuk