Paraguayko Unibertsitate publikoko Errektoreak Bizkaiko Teknologi Parkea bisitatu du
Asunciongo Unibertsitate Nazionaleko ordezkaritza bat, Pedro Gerardo Gonzalez errektorea buru zuela, Bizkaiko Teknologi Parkean izan da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik. Izan ere, bi unibertsitateok lankidetza hitzarmena dute Ingeniaritza Biomedikuari buruzko Master bat egiteko. Master hau Paraguay eta Euskadiko Unibertsitate publikoetan eskaintzen da eta oinarri teknologikodun enpresen laguntza du, hain zuzen ere hainbat praktika egin ahal izateko, Euskadiren kasuan, UPV/EHUk Tecnaliarekin egindako akordioari esker.
Bizkaiko Teknologi Parkera egindako bisitak bi helburu nagusi izan ditu:
– Alde batetik, Paraguayko Unibertsitate publikoko arduradunek Bizkaiko eta Euskadiko Teknologi Parkeak bertatik bertara ezagutzea; Pedro Gerardo Gonzalez errektoreak interes berezia zuen Euskadiko eskarmentua ezagutu eta esperientzia hau Asuncionen duten enpresa teknologikoen haztegi baten ezartzeko aukera aztertzeko. Zentzu honetan, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko Presidenteak lankidetza osoa eskaini dio Errektoreari.
– Bestetik, Parkeko arduradunei laster abiaraziko den Masterraren berri ematea.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente Francisco Berjon, Bizkaiko Parkeko zuzendari Txaber Ouro eta Berrikuntza arduradun Marian Ibarrondok hartu dituzte unibertsitateko ordezkariak. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidenteak lankidetza osoa eskeini die Paraguayko ordezkariei.