Parke arrakastatsu gisa Bizkaiko Teknologi Parkearen partaidetza izan duen “Sunflower: Europan Energían jasangarriak diren Elkarteak lortzeko bidean” izeneko proiektu europarra amaitu egin da
• “Intelligent energy Europe (IEE)” programaren barnean kokatutako proiektua 2008ko irailean hasi zen eta otsailaren 28an bukatu da
Bizkaiako Teknologi Parkeak parte hartu du parke teknologiko arrakastatsu gisa, “Sunflower: Europan energian jasangarriak diren elkarteak lortzeko bidean” delako proiektu europarran, iraganeko otsailaren 28an bukatu delarik.
Proiektuak 30 hilabete iraun du eta bere helburua lurraldeetako garapen jasangarria izan da, parke industrialak edo teknologikoak sortuz, energia berriztagarrietan potentzial handia duten lurraldeetan eta, aldiz, industriarako proiektu erakargarrririk ez dutenetan.
“Sunflower”-ak zortzi lurralde europarren partaidetza izan du, teknologi parke bik, Bizkaikoak eta Turingo Environment Park delakoak; North York Moors-eko (Erresuma Batua) parke naturalak, Txekiak ordezkatu duen hiri osasuntsuen Elkarteak eta Silven (Bulgaria) eta Moura (Portugal) herriek ordezkatuta. Hauez gain, bi unibertsitate europarrek (La Rochelleko EIGSI eta Lisboako IDMEC) energia jasangarrien arloan ekintzaileei zuzendutako heziketarekin lagundu dute.
Portugalen ospatutako proiektuaren azken hitzaldian 70 inbertsorek eta partaidetza izan duten lurralde eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute. Baina proiektuak iraun duen denboran, guztira, 200 izan dira parte hartu dutenak eta, besteak beste, energia berriztagarrietan praktika egoki europarretako manuala, oinarri teknologikodun enpresa berriak garatzeko ekintzaile-gida bat eta garapen txikiko lurraldeetan parke industrial edo teknologiko baten garapenean gainditu beharreko oztopoak zehazteko manuala gauzatu dira.
Energiaren eraginkortasunaren eta jasangarritasunaren sustapenean sartuta dauden elkarteei sensibilizatzeko balio izan duen proiektua behin bukatu denean, parte hartu duten agenteek euren arteko lankidetza mantenduko dute parke industrial eta teknologiko berriak garatzeko praktika egokien trukearekin jarraitzeko asmoarekin.