Parkeak “ETE tresnari” buruzko jardunaldia hartuko du

Araba

  • Azaroaren 6an egingo den jardunaldiaren koordinatzailea Spri da eta CDTI, EEN, Euskadiko Parke Teknologikoak, Innobasque eta Beaz laguntzaileak.

Horizon2020Europar Batzordeak “ETE Tresna” sortu du, berrikuntzak ustiatzeko gaitasun handia duten ETE-en presentzia areagotzeko nazioarteko merkatuetan. Tresna hau HORIZON 2020, ikerketa eta berrikuntzarako programaren esparruan kokatzen da.

Hurrengo 7 urteetarako 2.800 milioi euroko aurrekontua du eta ETE tresnak ETE-etarako epe ertainerako hazkunderako negozio-aukerari erantzuten dieten proiektu nagusiak finantzatuko ditu. Onartutako proiektu bakoitzerako finantzaketa publikoaren gehieneko muga 2,55 milioi €-koa izango da. Lehen deialdian, Espainia izan da finantzatutako proiektu kopuru handieneko herrialdea (39), eta haietako 4k Euskadiko ETE-en partaidetza izan dute.

Tresna berriak nola funtzionatzen duen eta kalitatezko proiektua aurkezteko eta bideratzeko gakoak sakon ezagutu ahal izateko antolatu da jardunaldi hau Arabako Parke Teknologikoan. ETE batek landu beharko lituzkeen berrikuntza-zikloko fase ugariak ezagutzen dituzten adituak izango dira, SPRIk koordinatzaile eta CDTI, EEN, Euskadiko Parke Teknologikoak, Innobasque eta Beaz laguntzaile dituen jardunaldiak.

EGITARAUA

09:00 Izen-emateak

09:30 Ongietorria

Jose Miguel Corres. Euskadiko Teknologia Parkeen presidentea.

Leyre Bilbao. Teknologia eta Estrategia zuzendaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

09:45 ETE tresna ulertzen.

Luis Guerra. CDTI – NCP PYME (ETEak)

10:30 Negozio-plan ona prestatzea.

Alicia González. Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa.

11:00 Ebaluatzaile baten esperientzia.

David Montero. ETE tresnaren kanpoko ebaluatzailea.

11:30 Kaferako atsedenaldia

12:00 Enterprise Europe Network-ek ETE tresnan betetzen duen rola

Garbiñe Larrauri eta Arturo Antón (Key Account Managers). Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa.

12:30 Coach-aren rola proiektuaren garapenean.

Julián de Juan. Π Estrategia

13:00 Jardunbide egokien kasua.

Jesús de la Fuente. Graphenea

13:20 Mahai-ingurua-galderak-oharrak

13:45 Amaiera-ekitaldia

Informazioa eta izena-ematea

Partekatu

Beste berri batzuk