“Patenteak ezagutzaren transferentziaren tresna gisa” jardunaldia hartu zuen CIC bioGUNEk

Bizkaia

“From the lab to the market: Patents as vehicles of knowledge’s transfer” izenburupean CIC NETWORK Ikerketa Zentro Kooperatiboen Sarearen Erakundeak eta González-Bueno&Illescas enpresak zientzia eta teknologiaren komunitatearentzako interes handiko gai baten inguruko jardunaldia antolatu zuten iragan abenduaren 17an. Jardunaldi hau CIC bioGUNEren Biologia Estrukturaleko Unitatearen atrioan (Bizkaiko Teknologi Parkeko 800. Eraikina) egin zen eta bertan ehun persona inguru elkartu ziren.

CIC bioGUNE eta CIC biomaGUNE zentroetako zuzendari nagusia José M Matok egin zuen jardunaldiaren irekiera hitzaldia. Ondoren Manuel Martin Lomas CIC biomaGUNEko zuzendari zientifikoak jabego intelektual eta ezagutzaren transferentziaz jardun zuen, ikerketa basikoko Kimika Laborategi baten ikuspegia oinarri izanik. Ondoren, González-Bueno&Illescas enpresako Manuel Illescasek patente sistemaren egoeraz jardun zuen eta, bestalde, Esther Ariasek Patente eta Marken Espainiar Bulegoak dituen tresnei buruz hitz egin zuen; CRBko Angel Santosek ere jabego intelektuala eta Smart Capital inbertsio fondoa izan zituen hizpide.

Amaitzeko European Patent Office-ko Francisco Fernández-Brañasek gertatu berri diren garapen teknologikoek Patenteen Europear Konbentzioan izan duten eraginaz hitz egin zuen.

Partekatu

Beste berri batzuk