“Pelikuletako Musika” kontzertua egingo da ostiralean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

  • Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalak antolatu du, Donostiako eta Azkoitiako Musika Eskolekin eta Bizkargi Haur Abesbatzarekin elkarlanean.

Maiatzaren 17an, ostiralez, 19:30etan, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko Auditoriuma ekitaldi berezi baten agertoki izango da: Pelikuletako Musika kontzertua. Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalaren eskutik, Donostiako eta Azkoitiako Musika Eskolen eta Bizkargi Haur Abesbatzaren laguntzarekin, XX.mendeko pelikula ospetsuak gogora ekartzeko aukera izango da, musikan zehar ibilbide erakargarria eginez: Pink Panther, Supercalifragilisticoespialidoso, Glen Miller Mix, Lo más vital, Alley Cats, Moon River, Flutes Holiday, Peter Gunn, My Favorite Things, Baby Elephant, Chim-Chimini, It had better be tonight, Typewriter eta Do-Re-Mi abestiek osatuko dute programa, besteak beste The sound of music, Mary Poppins, Ohianeko Liburua edota Pantera Arrosa filmetako musika hain zuzen ere.

Musikaren balio pedagogikoa kontutan hartuz, baita bere interes publiko eta soziala ere, musika eta teknologia uztartzeko aukera paregabea eskaintzen du Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak kontzertu honekin.

Ikusi egitaraua

Partekatu

Beste berri batzuk