Peruko Unibertsitateko errektoreordeak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean izan dira bisitari

Gipuzkoa

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak, Peruko Unibertsitate Katolikoko bi errektoreorderen bisita jaso du, Carlos Fosca, Administrazio Errektoreordea eta Pepi Patron, Berrikuntzako Errektoreordearena hain zuzen ere.

Peruko lehen Zientzia eta Teknologia Parkea izango dena garatzeko asmoa dute eta atzerrian Parke eredu desberdinak ezagutzeko helburuarekin, Europan zehar bidaia egin dute, besteak beste Berlin, Bartzelona eta Euskadira.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkera egindako bisitan, Euskadiko Parke Teknologikoen bilakaera eta egun eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko aukera izateaz gain, pare bat enpresa ere bisitatu dituzte: Vicomtech-IK4 eta Tecnalia R&D.

Partekatu

Beste berri batzuk