Pizgarri gisako euskal turismoaren sektorearen I. jardunaldia, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean

Gipuzkoa

IMG_3095Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko atari nagusia aukeratu du Basquetourrek (Turismoaren Euskal Agentzia) Pizgarri gisako euskal turismoaren sektorearen I. jardunaldirako.

125 profesional bildu dira gaur goizean, diseinu berritzaileko eta sorpresaz beteriko ekimenean.

Estatuko zein nazioarteko hainbat hizlari ospetsuk turismo mota horren inguruan duten ikuspegia adierazi dute, euskal profesionalekin euren esperientziak partekatu dituzte eta Euskadik bidaia horiek egiteko duen potentziala nabarmendu ere bai.

MICE turismoaren (bilerak, kongresuak, konbentzioak eta pizgarriak) azpisegmentua dira pizgarri gisako bidaiak, eta MICE turismoaren %6 adierazten dute Euskadin. Pizgarri-bidaia saria da, ekintza planifikatua eta diseinatua, zeinaren bidez pertsonak motibatu egiten baitira euren enpresak aldez aurretik zehaztu dizkien helburuak lortzeko. Neurrirako bidaia den heinean, tokiko zein helmugako enpresek parte hartzen dute antolaketan eta planifikazioan; hortaz, biziki interesagarria da lanketa-prozesua.

Basquetourrek egindako ikerketa baten arabera, Euskadik potentzialtasun handia du helmuga gisa, oso azalera txikian eskaintza anitza duelako. Horrez gain, bertan eskaintzen diren ekintzak erakargarriak dira; hiriak eta ingurune naturala uztartzen direnez enpresa-ekintza anitz gauza daitezke, eta enpresa askok dihardute segmentu horretan. Hori guztiari esker eta helmugaren balioekin batera –besteak beste, berezitasuna, euskal estiloa eta gastronomia–, Euskadik eskaintza ezin hobea jartzen du enpresen eskura.

Partekatu

Beste berri batzuk