‘Poeten parkea. Poesia marraztua’ aurkezten dugu, Arabako Teknologia Parkearen ekimen kultural berria
Arabako Teknologia Parkeak Gasteizko “Poetak maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdian parte hartuko du Parkeko enpresen eta langileen artean poesia zabaltzea helburu duen ekimen batekin. Datorren maiatzaren 4an, 13:30ean, Parkeko kafetegian poesia-errezitaldia egingo du Mary Zurbanok; poesia errezitatzeaz gain, eraikineko fatxadan poesia idatziko du. Ekitaldi horrek emango dio hasiera ‘Poeten parkea. Poesia marraztua’ ekimenari. Arabako Teknologia Parkeko enpresa guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditugu maiatzean fatxadetan poesia idatz dezaten.
“Poetak maiatzean” Nazioarteko Poesia Jaialdiaren 5. edizioa da honako hau, eta Gasteizen poesia zabaltzea du helburu. Jaialdiak Udalaren babesa du eta Elisa Ruedak zuzentzen du.
Maiatzean, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, poesia bisualaren erakustaldiak eta irakurketa herrikoiak antolatuko dira. Bertan, honako hauek hartuko dute parte hirian poesia zabaltzeko asmoz: tokiko poetek eta gonbidatutakoek, taldeek, elkarteek, poesiarekin lotutako tailerrek, kantautoreek, musika-taldeek, aktoreek, musikariek, dantzariek eta abarrek.
Proposamen berritzaile horrekin, Parkeak hiriko ekitaldi kultural interesgarri honekin bat egin eta hura bultzatu nahi izan du.