Postadditive’19, fabrikazio gehigarrirako prozesatu ondoko teknologiei buruzko hitzaldia, egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, azaroaren 6an eta 7an

Albisteak, Gipuzkoa

2019ko azaroaren 6an eta 7an, CIDETEC Surface Engineering-ek Donostian egingo duen PostAdditive’19 konferentzian fabrikazio gehigarriaren bitartez ekoiztutako materialen prozesatu ondoko teknologien aditu nagusiak bilduko ditu. Bi egun horietan azken aurrerapenen ikuspegi globala eskainiko da eta baita teknologia horiek eskaintzen dituzten aukera industrialak ere

Fabrikazio gehigarria indar handiz sartu da fabrikazio industrialerako teknologien alorrean eta fabrikazio mota berri hau sektore guztietara iristear dago ere.

Dena dela, fabrikazio gehigarriarekin lortutako osagaiek kalitate baxua dute azaletik. Horrez gain, ekoizpenean sortutako euskarriak ezabatu egin behar dira, eta, ondorioz, prozesatu ondoko fasea da fabrikazio gehigarriaren prozesuari behaztopa egiten diona.

Gaur egun industrian erabiltzen diren soluzioek eskuzko eragiketa gehiegi behar dituzte edo gastu handia dakarte, eta gehienetan, piezaren amaierako kostuaren erdia da hori.

Geometria konplexua duten piezak behar bezala eta modu ekonomikoan amaitzea erabateko erronka da. Horregatik oso garrantzitsua da teknologien abantailak eta mugak ezagutzea, pieza eta material bakoitzaren osaera, geometria eta eskakizun funtzionalen arabera gehien egokitzen dena aukeratzeko.

Konferentzian, sektoreko erakunde garrantzitsuek parte hartuko dute, Siemens, Fraunhoffer eta Extrude Hone Spain-ek kasu, eta, horrez gain, berrikuntza teknologikoko zentroetako ordezkariekin, prozesatu ondoko teknologiak aplikatzen dituzten enpresekin eta beren jarduera-eremuetan erreferentziazko erabiltzaileekin 13 hitzaldi gehiago aurreikusten dira.

Informazio gehiago eta izen-emateak hemen: www.postadditive.com

Partekatu

Beste berri batzuk